Alea FM 2016-05-03

Iban Albizu eta Zuriñe Etxeberria 2016ko mai. 4a, 09:19

Hilabetearekin batera poesia egunak heldu dira Gasteizera. AleaFM irratsaioan 'Poetak Maiatzean' zer den azaldu digu Elisa Ruedak, egitasmoaren arduradunak.

Eta garaian garaiko produktuekin jarraituz, perretxikoen sekretuak kontatu dizkigu Igor Alberdik, mikologian adituak. Hilero bezala Oihaneder Euskarare Etxean izango den programazioaren berri izan dugu Iñaki Lazkanoren eskutik, eta besteak beste,  Jon Abril 'Neskatoak' dokumentalaren zuzendaria elkarrizketatu dugu. Iritzi atalean Edu Zelaietaren hitzak ekarri ditugu. Eta amaitzeko Katixa Agirreri ALEA aldizkarian egindako elkarrizketa luze baten laburpentxoa eta Euskararen Agenda.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago