Alea FM 2016-04-26

Ania Ibañez eta Alberto Garcia 2016ko api. 27a, 09:30

Besteak beste, euskara gehiago erabiltzeko baliabideak izan ditugu hizpidea AleaFM irratsaioan, Ainhoa Lasaren eskutik.

'Irten hizkuntzaren armairutik' liburuaren inguruko aurkezpen solasaldia antolatu du Emunek maiatzaren 5ean Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Hamaika Saltsa atalean 'Irakurri, gozatu eta oparitu' euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoaren berri eman ditu Topaguneko Manuel Morenok eta Arabarrak Munduan atalean, Leeds hirian bizi den Raquel Madrid gasteiztarra ezagutzeko aukera izango dugu. Iritzi tartean, berriz, Itziar Rekalderen txanda izan da eta, beti bezala, Euskararen Agendarekin amaitu dugu AleaFM irratsaioa

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago