Munduko Errugbi Inklusiboko Txapelketaren egoitza izan nahi du Gasteizek

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko apirilaren 22a

Irudia: Gaztedi Errugbi taldea

Iaz, munduko txapelduna izan zen Gaztedi Errugbi taldearen ekimena da. Aste honetan, txapelketaren antolatzaileei harrera egin die Gasteizko Udalak.

Londres eta Cork hiri irlandarrarekin lehiatuko da Gasteiz, 2017ko abuztuan ospatuko den txapelketa hartzeko. Gaztedi Errugbi taldearen ekimen honek Gasteizko Udalaren babesa jaso du eta aste honetan, txapelketaren bigarren edizioaren antolatzaileei harrera egin zien Gorka Urtaran alkateak. “Gaztedi Errugbi taldeak garatuko luke proiektua, erakundeen laguntzarekin”, zehaztu zuen alkateak.

Guztira, hitzordu honek 15 talde ezberdineko 600 lagun inguru elkartzea aurreikusten dute. Azkenik, munduko txapelketa hartuko duen hiria maiatzaren lehenengo hamabostaldian ezagutzera emango dute, antolatzaileek Londres bisitatu ostean.

Aurreko udan, Gaztedi Errugbi taldea txapeldun izan zen Bradforden ospatu zen Munduko Errugbi Inklusiboko Lehen Txapelketan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago