Munduko Barneratze errugbi txapelketako irabazlea den Gaztedi taldeari harrera egin diote erakundeek

hirinet 2015ko ira. 9a, 02:00

Abuztuan Gasteizko Gaztedi Errugbi taldeak Munduko Barneratze Errugbi Txapelketa irabazi zuen Bradforren (Ingalaterra).

Talde gasteiztarra down sindromea duten eta ez duten pertsonez osatuta dago eta Ingalaterra, Frantzia, Eskozia, Irlanda, Gales, Italia, Serbia, Argentina eta Espainiatik heldutako 400 parte-hartzailerekin izan zen lehian eta azkenik, ‘Spirit of Mixed Ability Rugby Trophy’ saria eskuratzea lortu zuten.  

 

Lortutakoa goraipatu nahian, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak harrera egin diote. Bertan Arabako diputatu nagusia Ramiro Gonzalezek eta Gasteizko alkatea Gorka Urtaranek harrera egin zieten taldeko lehendakaria den Moises San Mateo, taldeko kirolari, teknikari eta zuzendari zein Isabel Orbe Down Sindromearen Arabako Elkarteko ordezkari eta senideei.

 

Ekitaldian Gaztedi taldearen garrantzia goraipatu dute: “Talde honek ederki ulertzen du inklusioa zertan datzan, bai zelaietan bertan dagoenean eta baita kanpoan dagoenean ere. Horregatik esker on guztia hau, Gaztedik inork baino hobeto transmititzen dituelako elkartasuna, disziplina, zintzotasuna, pasioa eta errespetua bezalako balioak”.

 

 

 

Horrekin batera, Gaztedi taldea datorren larunbatean banatuko den ‘Urrezko Kriskitin’ saria irabazteko hautagaia da, inklusioaren esparruan egiten duen lanagatik. Taldearekin lehian izango dira, Julio Roca Zuzenak taldeko lehendakaria eta aurtengo pregoilaria eta Ascudean elkartea.

 

Argazkia: Quintas

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide