Autoritate bat da Jakoba Errekondo landareen eta ortuzaintzaren munduan. Agronomoa eta paisajista da, eta Euskadi Irratian asteburuero eta Argia aldizkarian astero egiten dituen kolaborazioek egin dute ezagun. Gaur egun, gurean, landareen gainean zerbait jakin nahi duenak, beregana jotzea besterik ez du...
Azkenaldian, Argia aldizkariaren eskutik argitaratu duen BIZI BARATZEA liburua aurkezten dabil, herriz herri. Garai polita da orain ortuarentzako. Beraz, zerbait sartzeko asmotan bazabiltza, edo besterik gabe interesa baduzu, orain duzu aukera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.