Rhode Island eta Palm Beacheko frontoietan euskaldun ugari ibili ziren garaia hartan, baina egoerak okerrera egin zuen gero. Euren lan baldintzak mantendu nahian sindikatua sortu eta greba antolatu zuten. Urte batzuk borrokan eman ostean Felixek Euskal Herrira bueltatze erabaki zuen.
Asteazkenean Jai Alai Blues dokumentala ikusteko aukera izan genuen Oihaneder Euskararen Etxean, GEU elkartearen eskutik. Eta asteartean, AleaFM irratsaioan elkarrizketatu genuen Felix Espilla, Ameriketan puntista bezala aritutako Berritsuarra.