San Antonio auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute

Gaur hasi da San Antonio kaleko lokalen auziaren kontu epaiketa. 11 auziperatu daude, tartean, Alfonso Alonso eta Javier Maroto.

Gaur Estatuko Kontu Auzitegian San Antonio kaleko lokalen kontu epaiketa hasi da. Guztira, 11 auzipetu izango dira epaiketan, tartean Alfonso Alonso eta Javier Maroto. Kontu Auzitegiak aztertuko du ea 2007an Gasteizko Udalak Gonzalo Antoni alokatu zizkion bulego batzuengatik ordaindutako dirua -sei milioi euro- Antonen mesedetan gastatu zuten.

Izan ere, Alonso eta Maroto ez dira epaiketan izango, Gasteizko Udalak berak auzipetuak auzian bertaratzeari uko egin baitio, "gaia oso teknikoa" dela esanez.

Horrez gain, aurreko otsailaren 15ean fiskaltzak iragarri zuen ez zela akusazio gisa aurkeztuko, nahiz eta kasuaren hasieran horretarako borondatea erakutsi zuen. Hortaz, epaiketak aurrera egin du gainontzeko auzi-jartzaileekin; Gasteizko Udala, batetik, eta EAJ eta PSE-EE taldeak, bestetik.

Elkarretaratzea

San Antonio auzia salatzeko, gaur, 19.00etan elkarretaratzea egin dute lokalen aurrean Adi elkarteak deituta. Elkartearen ustez, herritarren "parte hartzea eta presioa" ezinbestekoa da auzi honetan.

 San Antonio auzia

San Antonio kalean kokatzen diren aipatutako lokalak 2007an erosi zituen Gonzalo Antonek 2,7 milioi euroren truke eta 2007an udalak harekin hitzartu zuen alokairu kontratuak 7,6 miloi euroko kostua izan zuen, Alfonso Alonso alkate zela eta Javier Maroto Ogasun zinegotzia zela. Herritarrei laguntzeko bulegoak bertan instalatzeko helburuarekin, Gonzalo Anton enpresari arabarren lokal horiek alokatu zituen udalak, hogei urterako. Udalaren poltsikotik irten zen bulegoak berritzeko erabilitako dirua eta, gainera, kontratua ez eteteko hainbat klausula ere sinatu zen.

Auzian, Alfonso Alonsoren udal gobernua osatzen zuten zinegotzi guztiak daude: Alfredo Iturritxa, Marian Castellanos, Jorge Ibarrondo, Idoia Garmendia, Encina Serrano, Fernando Arangiz, Miguel Angel Etxebarria baita Manuel Uriarte ere, egungo Udaleko Ogasuneko arduraduna. PSEko zinegotzi bat ere Marian Gutierrez auzian sartuta dago, Alonsoren garaian Ogasuneko arduraduna baitzen. 

 

Erlazionatuak

San Antonioko auziaren aurrean, herritarren "presioa" eskatu du Adi elkarteak

Gasteiz

Datorren astelehenean hasiko da San Antonio kaleko lokalen inguruko kontu epaiketa. 19.00etan elkarretaratzea deitu du Ustelkeriaren aurkako Adi el...
Maroto eta Alonso epaituko dituzten auzian fiskaltza erretiratu egin da

Erabiltzailearen aurpegia Gasteiz

Alfonso Alonso eta Javier Maroto epaituko dituzte apirilaren 11n Gonzalo Anton enpresariarekin merkatuko prezioen gainetik zegoen kontratu bat sina...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide