Ostean, Mikel Garaizabal enologoak ardoaren sekretuak argitu dizkigu, izan ere, aste honetan Gasteizko Mintzalagunekin batera ardo eta txakolina dastatzea antolatu du Aiztogile kaleko Errexala elkarte gastronomikoan.
Hamaika Saltsa atalean ostegunean aurkeztuko den 'Izan kolore, sé color' Gora Gasteiz mugimenduaren dokumentalaren zuzendariarekin, Beñat Fontanedarekin, hitz egiteko aukera izan dugu. Maialen Berasategirekin iritzi tartea izan dugu gero eta azkenik, beti bezala, Euskararen Agendan dauden hitzorduak komentatu ditugu.