Sugoi Uriarte judoka, Rioko Olinpiar jokoetara

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko martxoaren 15a

Irudia: sugoiuriarte.com

Sugoi Uriarte judoka gasteiztarra Rioko Olinpiar Jokoetan izango da, aurreko asteburuan Buenos Aireseko Irekian urrezko domina lortu ondoren, hain zuzen ere, 66 kiloko kategorian. Modu honetan, orain lau urte Londreseko Olinpiar Jokoetan ihes egin zion urrezko domina irabazteko aukera izango du kirolari arabarrak.

Momentuz, bi dira udan Rio de Janeiron ospatuko diren jokoetara joango diren kirolari arabarrak; Sugoi Uriarte judoka eta orain aste batzuk plaza lortu zuen Tania Calvo txirrindularia. Baina Maider Unda borrokalariak, Eli Pinedo eskubaloi jokalariak edo Ivan Fernandez korrikalariak ere bertan izateko aukerak dituzte eta datozen asteetan Olinpiar Jokoetara joateko txartela eskuratzeko lehiatuko dira.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago