Tania Calvo txirrindularia, 2016ko Olinpiar Jokoetara

Erredakzioa 2016ko martxoaren 3a

Nicola, commons.wikimedia.org

Munduko Pista Txapelketako taldekako abiadura proban lortutako zortzigarren postuak sailkapena eman dio gasteiztarrari.

Tania Calvo txirrindulari gasteiztarra 2016ko Olinpiar Jokoetara joateko sailkatu da. 23 urteko gazteak eta Helena Casas tarragonarrak osatzen duten bikoteak Londresen ospatu den Munduko Pista Txapelketako taldekako abiadura proban zortzigarren postua lortu du eta hortaz, abuztuaren 5etik 21era Rio de Janeiron ospatuko diren Jokoetan izango da. Lehen jokoak dira gasteiztarrarentzat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago