Alea FM 2016-03-08

Marta Ugarte eta Naroa Cuesta 2016ko mar. 9a, 09:33

Martxoaren 8an bi emakumerekin hizketan hasi dugu AleaFM irratsaioa. Squashean eta errugbian aritzen dira Ane Garate eta Miren Etxezarreta eta kirolean ere emakumeen presentzia eta esparrua aldarrikatzeko eta ikusarazteko egiten duten lana kontatu digute.

Hamaika Saltsa atalean Arrosa Sareak Gasteizen antolatu dituen topaketen berri izan dugu Hala Bedi irratiko Jon Aranbururen eskutik eta Mundutarrak Araban tartean Juan Otero Vallekaseko euskaduna ezagutu dugu. Oraingoan iritzi tartean Irati Marañonen estreinako artikulua.  Ostean, ALEA.eus atarian Martxoaren 3ko jardunaldiei egindako jarraipena irratira ekarri eta Frankismoaren biktimak inpunitateaz hizketan entzun ditugu. Amaitzeko, astero lez, Euskararen Agendan topatu ditugun proposamenen laburpena ekarri dizuegu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide