Hamaika Saltsa atalean Laburbira Film Laburren XIII. zirkuitua izango dugu hizpide. Film laburren artean Hartz Txiki ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, martxoaren 7an Gasteizko Florida zinemetan. Ruben Sanchez, laburmetraiaren gidoilaria, urduri dagoela aitortu digu. Hilero bezala, Oihaneder Euskararen Etxean martxoan izango dena aurreratu digute bertako lagunek, eta amaitzeko, Aitor de la Villaren iritzi artikulua eta Euskararen Agendarekin osatu dugu irratsaioa.