Ondoren, Hamaika Saltsa atalean GEU elkarteak aurkeztu berri duen BEGI BELARRI ikus-entzunezkoen zikloa izan dugu solasgai, Azaitz Unanueren eskutik. Zikloan proiektatuko den lehenengo dokumentala BIDE BERRIAK-en egilearekin ere hitz egiteko aukera izango dugu.
Horrez gain, Arabatik ALEAra atalean, besteak beste, aurreko astean aurkeztu zuten Eskola publikoaren aldeko manifestua ekarri dugu.Eta amaitzeko, Itziar Rekalderen iritzi zutabea eta datozen egunetan Araban izango diren euskarazko hitzorduen berri izango dugu Euskararen Agendarekin.