Alea FM 2016-02-02

Maitane Saez, Iñigo Larramendi eta Idoia Perez 2016ko ots. 3a, 10:12

Arabako inauteriei errepasoa eman diogu aste honetan ALEA aldizkarian eta AleaFM irratsaioan Urkabustaizko Herri inauteriak eta Gasteizko Indarra kultur elkartearen Indarteriak ikuskizunaren berri izan dugu.

 

Irratsaio honetan umorea izan da protaongista HILABETERO tartean eta AHOZ AHO atalean Aitor de la Villaren iritzi artikulua entzuteko aukera izan dugu. Ostean, Juan Manuel Etxeberria etnolinguistak 'Gorbeia: euskara eta mitoak' izenburupean emango duen hitzaldian kontatuko dituenak aurreratu dizkigu. Era berean, aurreko ostiralean SolasALEAn elkarrizketa irekian Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak kontatukoak ekarri ditugu AleaFM saiora. Eta azkenik, Oihaneder Euskararen Etxean hilabete honetan egongo diren emanaldie errepasoa eman diogu, tartean, Koldo Zuazok hizkuntzalariak aurkeztuko duen -euskalkiak.eus- atari berriari.

AleaFM irratsaio hau Maitane Saezek, Iñigo Larramendik eta Idoia Perezek gidatu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide