Garoña berriz zabaltzeko hainbat lan onartu ditu CSNk

Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 21:43

2016ko bigarren seihilekora arte ez du zentralaren jarraipenari buruzko txostena egingo, beraz, orduko Gobernuak izango du azken erabakia.

 

 

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) Garoña zentral nuklearra berriz zabaltzeko urratsa egin du. Gaur ospatu duen osoko bilkuran, Nuclenorri zentrala berriro martxan jartzeko eskatu zizkion hainbat baldintzei oniritzia eman die eta hortaz ez du baztertu zentral nuklearraren bizitza 2031. urtera arte luzatzea. CSNko Kontseilari gehienek babesa eman diete lanei,  Cristina Narbona Ingurumen ministro ohiak, ordea, kontrako botoa eman du.

Zehazki, onartu diren lanak zentralaren funtzionamendurako zerikusia duten hainbat zehaztapen tekniko dira, hala nola, sistema elektrikoen diseinuen aldaketak, egituraren isolamendua eta zenbait egitura aldaketa. Orohar, Nuclenorrek proposatutako hobekuntza guztiak ontzat jo ditu Kontseiluak.

Hala ere, honek ez du esan nahi zentrala berriro martxan jarriko denik; CSNk 2016ko bigarren seihilekora arte ez du Garoña ustiatzeko baimenaren inguruko txostena egingo. Aipatu txostena derrigorrezkoa eta loteslea da. Hau da, kontrakoa bada, zentral nuklearra ixteko beharra izango du. Positiboa bada, ordea, Espainiako orduko gobernuaren esku egongo litzateke azken erabakia. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide