Garoña berriz zabaltzeko erabakia atzeratu du CSNk

Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 13:30

Kontseiluak Nuclerronen txostenak aztertu arren, erabakia hurrengo bilera batean hartuko du

 

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) urteko lehen osoko bilkura egin du gaur eta bertan aztertu diren gaien artean, Garoñaren etorkizuna aurkitzen zen, izan ere, zentral nuklearrari 2031ra arte zabaltzeko baimena eman ala ez erabakiko baitzen bileran horretan. Orain hiru urte ateak itxi zituen arren, 2014an zentralaren jabe ziren Iberdrola eta Endesa enpresei eskatutako txostenak aztertu dituzte kontseilariek, baina azkenik, erabakia beste bilera baterako utzi dutela iragarri du CSNk. 

Aipatu bilera horretan, Nuclerroni eskatutako hobekuntzak ontzat ematen badituzte, Garoña berriro martxan jartzeko aukera airean egongo litzateke.

 

Irekiera "onartezina"

Egoera honen aurrean, Araba Garoñarik gabe plataformak bere kezka agertu du eta “PPk Txernobil eta Fukushima gertatu izan ez balira bezala jarraitzen” duela adierazi du. Zentral Nuklearra berriro zabaltzea erabat “onartezina” dela uste du plataformak, kontuan hartuta “Garoñan Fukushima moduko istripua gertatuz gero (modelo berekoak direnez) Japoniako Gobernuak istripuaren kalteei aurre egiteko gastatu duten 500.000.000.000eurorik ez duela inoiz edukiko ez Gobernu Zentralak eta ez Eusko Jaurlaritzak, ezta etorkizunean Japoniak behar duena ere ez”.

 Juan Lopez de Uralde Equoko bozeramaile eta Podemoseko diputatuarentzat ere “onartezina” da Gobernuak zentral nuklearraren baimena berritzeko prozesua bultzatzea, “ez baitu herritarren agindurik hori egiteko”. Alderdi “gehienek” zentrala itxi nahi dutela gaineratu du Equoko bozeramaileak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide