Alea FM 2016-01-19

Euskararen Agenda 2016ko urt. 20a, 11:52

Oraingoan Irati, Arrate eta Marta izan dira Alea FM saioaren gidariak.

Urteko bigarren irratsaioan Aritza Saenz del Castillo 'Las damas de hierro' liburuaren egilea elkarrizketatu dugu. Bertan, 1950 eta 1975 artean Gasteizko emakumeek hiriko lan merkatuan izan zuten partaidetza aztertzen du Saenz del Castillok. Ostean, Oihaneder Euskararen Etxean urtarrilean izango diren emanaldien berri izan dugu. Eta inauteriak aurten goiz helduko direnez Gasteizko kartel lehiaketaren irabazlearekin, Jone Zugazuarekin, solasaldian aritzeko tartea hartu dugu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide