Alea FM 2016-01-12

Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 12:15

Urteko lehenengo irratsaioa izen berriarekin: hemendik aurrera Alea FM deituko da asteartero Radio Vitorian eskainiko dugun programa.

Aste honetako irratsaioan, Gasteizko Udal Antzoki sarean hurrengo hilabeteotan izango diren ikuskizunen berri izan dugu Marta Monfor, bertako programazio arduradunaren eskutik. Ondoren,  Ane Irazabal kazetari arrasatearrak SolasALEAn elkarrizketa irekian esandakoen laburpentxoa entzun dugu eta ostean, Iñigo Etxezarreta ETS taldeko abeslaria eta gitarjolearekin solasteko tartea izan dugu.

Azkenik, hurrengo egunetako Euskararen Agenda.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago