Aste honetako irratsaioan, Gasteizko Udal Antzoki sarean hurrengo hilabeteotan izango diren ikuskizunen berri izan dugu Marta Monfor, bertako programazio arduradunaren eskutik. Ondoren, Ane Irazabal kazetari arrasatearrak SolasALEAn elkarrizketa irekian esandakoen laburpentxoa entzun dugu eta ostean, Iñigo Etxezarreta ETS taldeko abeslaria eta gitarjolearekin solasteko tartea izan dugu.
Azkenik, hurrengo egunetako Euskararen Agenda.