Iruña-Veleiako bisitarien zentroa "lorategi arkeologikoa" izango da

Erredakzioa 2024ko abe. 4a, 10:43

Aldundiak antolatutako lehiaketa irabazi du 'Vicus' proiektuak. Argazkia: AFA

Vicus izeneko proposamenak irabazi du Iruña-Veleiako bisitarien zentrorako ideien lehiaketa. Guztira, 15 proposamen aurkeztu dira.

Olavarrieta eta Madev arkitektoen taldearen Vicus proposamenak irabazi du Iruña-Veleia hiri erromatarrean bisitari zentro bat eraikitzeko proiektuen lehiaketa. Vicus proposamen irabazlearen bitartez, bisitarien harrera "Iruña-Veleiako zati garrantzitsu eta argigarri gisa" bere ingurunean integratu nahi dute.

Halaber, Iruña-Veleiako bisitarien zentroa harrera eta interpretaziorako espazio aktiboa izan dadin, "lorategi arkeologikoa" eraikitzeko asmoa aurkeztu dute. "Paisaiaren esku hartze zorrotz eta erraz baten bidez, orubea eraldatzea proposatzen da, lorategi arkeologiko bihurtzeko, non landaredia, elementu arkeologikoak eta harrera pabiloia lekuaren memoriarekin elkartzen diren".

Guztira, 15 proposamen aurkeztu ziren eraikina diseinatzeko aldundiak antolatutako lehiaketan. Epaimahaiak honako hauek baloratu ditu: arkitekturaren kontzeptua, paisaiaren eta hirigintzaren arloko kontzeptua, instalazioaren eta energia eraginkortasunaren kontzeptua, eta proposamenaren zorroztasuna eta bideragarritasun potentziala. 

Terra eta Highway 34 revisited proposamenek bigarren eta hirugarren sariak lortu dituzte. Hiru proposamenen laburpena Iruña-Veleian ikusi ahal izango da, abenduaren 14an eta 15ean

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago