Eskirolak erabiltzeagatik zigor auzia hasi du lan ikuskaritzak Tubos Reunidosen kontra

Erredakzioa 2024ko aza. 29a, 15:37

Langraiz Okako Tubos Reunidos enpresan greba egin zuten uztaila eta iraila bitartean. Argazkia: ELA

Tubos Reunidos Premium Threads Subillabiden dagoen enpresa da, eta 73 langile ditu. 2024ko uztaila eta iraila bitartean zortzi asteko greba egin zuten.

ELA sindikatuak aurkeztutako kexa aintzat hartu du Arabako Lan Ikuskaritzak, eta aitortu du uztaila eta iraila bitartean deitutako greba egunetan Tubos Reunidos Premium Threadsek grebarako eskubidea urratu zuela. Ikuskaritzak frogatu duenez, enpresak ahalbidetu zuen greban parte hartu ez zuten langileek grebalarien eginkizunak betetzea. "Enpresak langileen barne ordezkapena ahalbidetu du, barne eskirolajea deitzen zaion hori", ebatzi du.

Ikuskaritzak larritzat jo ditu gertakariak, eta orain multinazionalaren aurkako zigor prozedura hasiko da.

Tubos Reunidos Premium Threads Langraiz Okako Subillabide industrialdean dagoen enpresa da, eta 73 langile ditu. 2024ko uztaila eta iraila bitartean zortzi asteko greba egin zuten lan hitzarmen propioa lortzeko. ELAk uste du ebazpen hori "oso garrantzitsua dela, aurrekari bat ezartzen baitu etorkizuneko grebetarako".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago