Gineako kontzejua desegitea onartu du aldundiak

Erredakzioa 2024ko mar. 13a, 08:01
Ginea herriko kontzejua desagertuko da. PHOT.OK

Gineako Administrazio Batzarrak, 2022ko maiatzaren 25ean, kontzejua desegiteko prozedura hasteko eskatu zion Lurralde Orekako Sailari.

Gineako kontzejua desegin arte, Gaubeako Udalak administrazio batzarraren lekua hartuko du bizilagunei ematen zizkien zerbitzu publikoetan. Bere ondasun, eskubide eta betebehar guztien titulartasuna ere hartuko du. Hala erabaki du Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Batzordeak aste honetan.

Kontzejua desagertzeko ekimena Gineako Administrazio Batzarrak hartu du. Izan ere, 2022ko maiatzaren 25ean, kontzeju hori desegiteko prozedura hasteko eskatu zion Lurralde Orekako Sailari, Arabako Kontzejuen Foru Arauaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Eskaera kontzejuaren barruko auzokideen arteko harreman txarretan eta liskarretan oinarritzen da, denboran irauten baitute eta herriaren gobernua larriki eragozten edo zailtzen baitute; horrek kalte egiten die auzotar guztiei administrazio batzarrak eskumena duen zerbitzu publikoei dagokienez.

Horretarako, eskaerarekin batera, 2022ko maiatzaren 8an kontzeju irekian egindako auzokideen batzarraren bi herenen gehiengoz hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu du, hau da, Gineako Kontzejua desegiteko espedienteari hasiera ematea eskatzea Arabako Foru Aldundiari. Beharrezko izapide guztiak egin ondoren, foru aldundiak Gineako Kontzejua desegitea onartu du.

Erlazionatuak

Paradisua infernu denean

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute urt 29 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide