Añanako hainbat herritar Gaubeako Espejoko osasun etxean bildu dira gaur, "hamaiketako aldarrikatzailea" egiteko. Gogoratu dute joan den otsailean kontzentrazioak egiten hasi zirenetik ez dela ezer aldatu, eta Osakidetzaren "inposizioak" eta "neurri murriztaileak" bere horretan jarraitzen dutela. Uda parteko etenaldiaren ostean, beraz, ostegunero kontzentrazioak egiten jarraitzeko asmoa dute, 11:00etan, udalerri desberdinetako osasun zentroen aurrean, landa eremuan osasun arretaren kalitatea bermatzea exijitzeko.
Argazkiak: PHOT.OK