hiri hondakinak

Añana, gaikako bilketaren abangoardian

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Edukiontziak Karkamun. Argazkia: PHOT.OK

Añanako Kuadrilla Arabako gaikako bilketan lehen postuetan dago, lurraldeko udalerri eta udal gutxi batzuek bakarrik baitituzte balio altuagoak.

Añanako Kuadrillak 5.354 tona hondakin sortu zituen 2022an, 563 kilo bizilagun bakoitzeko. Biltzen duen guztiaren %51 birziklatzeko da, gaikako edukiontzietan edo garbiguneetan bilduz; eta gainerako %49 Gasteizko Gardelegiko zabortegira bidaltzen da. Nabarmentzekoa da, beraz, Añanako Kuadrilla Arabako gaikako bilketan lehen postuetan dagoela, lurraldeko udalerri eta udal gutxi batzuek bakarrik baitituzte balio altuagoak.

2020. eta 2021. urteetan hondakinen sorrera bereziki altua izan zen Añanako Kuadrillan, herritar asko landa inguruneetara migratu zelako COVID-19aren osasun krisiaren ondorioz. 2022an, berriz, pandemiaren aurreko balioak berreskuratu dira, eta ia hondakinen mota guztien sorreran beherakada jaso da. Zabor gutxiago sortzeaz aparte, ez da aldaketarik izan eskualdeko hondakinak biltzeko sistemetan, eta hondakinen sorrerak behera egin duen arren, gaikako bilketaren ehunekoa 2021eko berdina izan da.

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago