Euskalmetek Espejon duen estazio meteorologikoak metro koadroko 24 litro erregistratu ditu arratsaldeko lehen orduan, eta Bergondako ekaitzak 16:00ak aldera jo du goia. Etxebizitza batzuk ere urez bete dira, eta bizilagunek erratzak, palak eta eskorgak erabili behar izan dituzte ingurua garbitzeko.
Suhiltzaileek eta Ertzaintzak bizilagunei lagundu behar izan diete zenbait puntutan, eta Fontetxa (Lantaron) eta Villambrosa (Erriberagoitia) kontzejuetan ere arazoak izan dira.
ALEAren iragarpen meteorologikoaren arabera, bihar ere antzeko giroa izango da nagusi: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta arratsaldean zaparrada txiki-ertainak bota ditzake. Haizeak ere bide beretik joko du, eta batez ere arratsaldean gogorrago egin dezake, iparretik. Termometroetan ez da aldaketarik nabarituko, 11 eta 23 gradu arteko aldea espero baita.
Bergonda/Bergüenda, Fontetxa, Villambrosa (Araba)
— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) May 30, 2023
Problemas causados por fuertes precipitaciones. Colaboran vecin@s y @ertzaintzaEJGV
Euriak eragindako arazoak. Bizilagunek ta Ertzaintzak lagundu dute@BomberosAraba @Euskalmet@112_SOSDeiak pic.twitter.com/TXCUWYA4hF