Tarteka zeru hodeitsuekin jarraituko dugu asteartean zehar, eta batez ere arratsaldeak zaparrada trumoitsuak egon daitezke. Horiek zenbait tokitan txingor moduan ere etor daitezkeela ohartarazi du Euskalmetek. Goizean mendebal osagaiko haize ahula izango dugu, baina eguerditik aurrera iparretik egingo du ufa, eta bolada gogorrekin egin dezake, gainera. Gasteizen 11 eta 24 gradu arteko aldean mugituko da gaur galinstanoa.
Bihar ere antzeko giroa izango da nagusi: zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta arratsaldean zaparrada txiki-ertainak bota ditzake. Haizeak ere bide beretik joko du, eta batez ere arratsaldean gogorrago egin dezake, iparretik. Termometroetan ez da aldaketarik nabarituko, 11 eta 23 gradu arteko aldea espero baita.