Joan den igandean, hilaren 15ean, memoria ekitaldia antolatu zuten Gesaltza Añanan "zabuen plazatxoa" bezala ezaguna den tokian, Revilla kalean. Bertan izan baitzen Jose Maria Garcia Saez Rioja-ren etxea. Bera eta bere koinatu Francisco Cruzado herritik eraman eta Gasteizko espetxean sartu zituzten frankistek, 1936ko abuztuaren 8an. Cuadrado desagertuta dago ordutik, eta Garciak sei urte eman zituen espetxeratuta.
Ekitaldian, gertakari horiek gogoratzeko eta azaltzeko panel bat jarri zuten, bai eta plazatxo hori Errepublika Plaza izendatzeko plaka bat ere. Ekimenarekin, Garcia eta Cruzado gogoratu nahi izan dituzte, "baina baita haien izenarekin eta memoriarekin batera, estatu kolpeak eta diktadura frankistak eragindako borroka militarrean, era batera edo bestera, errepresaliatuak izan ziren Añanako pertsona guztiak ere, eta, bereziki, askatasunarekiko, berdintasunarekiko eta justizia sozialarekiko maitasuna beren bizitzarekin ordaindu zutenak".