Arabarron memoria

Gesaltza Añanako errepresaliatuak, maiatzaren 15ean gogoratuko dituzte

Erredakzioa 2022ko mai. 13a, 12:41
Francisco Cruzado eta Jose Maria Garcia, Gesaltza Añanako errepresaliatuak. RAUL GARTZIA

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta senitartekoek memoria ekitaldia antolatu dute, 12:00etan. Frankistek jazarri zituzten eskualdeko bizilagun guztiak gogoratu nahi dituzte.

Memoria ekitaldia antolatu dute igande honetan Gesaltza Añanan "zabuen plazatxoa" bezala ezaguna den tokian, Revilla kalean. Bertan izan baitzen Jose Maria Garcia Saez 'Rioja'ren etxea. Bera eta bere koinatu Francisco Cruzado herritik eraman eta Gasteizko espetxean sartu zituzten frankistek, 1936ko abuztuaren 8an. Cuadrado desagertuta dago ordutik, eta Garciak sei urte eman zituen espetxeratuta.

Ekitaldian, gertakari horiek gogoratzeko eta azaltzeko panel bat jarriko da, bai eta plazatxo hori Errepublika Plaza izendatuko duen plaka bat ere. Ekimenarekin, Garcia eta Cruzado gogoratu nahi dituzte, "baina baita haien izenarekin eta memoriarekin batera, estatu kolpeak eta diktadura frankistak eragindako borroka militarrean, era batera edo bestera, errepresaliatuak izan ziren Añanako pertsona guztiak ere, eta, bereziki, askatasunarekiko, berdintasunarekiko eta justizia sozialarekiko maitasuna beren bizitzarekin ordaindu zutenak".

 

Erlazionatuak

Laurogeita sei urteko isilaldia

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2022 api 10 Añana   Gesaltza-Añana

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide