Tximista batek Valluercako kanpai-horma apurtu du

Erredakzioa 2021ko ira. 10a, 11:04
Valluercako elizaren kanpai-horma, lehen eta orain. ALEA/AITOR LOIZAGA

Iberiar Penintsulako Goi Erdi Aroko kanpai-horma bakanetako bat da.

Gaubea aldean egunotan izan diren ekaitzek kalte nabarmena egin dute Valluerca herrian. Izan ere, tximista batek Jasokundeko elizaren kanpai-horma zatitu du, eta arriskuan jarri du egitura.

2008an egin zen tenpluaren azterketa arkeologikoa, eta horretan deskubritu zituen Leandro Sanchez Zufiaurrek Valluercako Jasokundeko elizaren hainbat sekretu. Sei eraikuntza-fase ezkutatzen zirela atzeman zuen arkeologoak, IX. mendetik XVIII. mendera arteko eraikuntzak hain zuen, eta horien artean aipaturiko harribitxia. "Valluercan benetako harribitxi bat kontserbatu dugu, Penintsulako Goi Erdi Aroko kanpai-horma bakanetako baten hondakin materialak; izan ere, dokumentazioari esker horrelako kanpandorreen existentzia ezagutzen bazen ere, ez zen haien aztarna fisikorik aurkitu".

Erlazionatuak

Boteretsuen itzalpean

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2020 uzt 25 Añana   Gaubea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide