Tomate negutegiak arbuiatu dituzte, nekazaritza ekologikoaren aldean

Erredakzioa 2021eko uztailaren 12a

Hemen tomatea dago! lemapean jardunaldia antolatu dute Espejon igande honetan; dozenaka lagunek parte hartu dute.

Elikadura Jasangarriaren Aldeko Mugimenduak egun osoko jardunaldia egin du Espejoko makaldian.  Cultivos Araba enpresak Tuestan eraiki nahi duen tomate hidroponikoen negutegi handiaren aldean, Gaubeako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko ekoizpen eta kontsumo eredua nabarmendu du. Hemen tomatea dago! lemapean antolatutako topaketan dozenaka lagunek parte hartu dute.

Solasaldia izan da ekoizleekin, tokiko euskal tomateen dastaketa, artisautza eta familia ekoizpeneko produktuen erakusketa, antzerkia, zuzeneko musika eta tokiko ekoizle ekologikoen bazkaria. "Beste ekoizpen eta kontsumo eredu bat posible da, eta landa eremua dinamizatzeko proposamen errealista bat sor daiteke, kutsadurarik eta enpresa ustiatzailerik gabe", aldarrikatu dute.

Argazkiak: Pachamama-Amalurra elkartea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago