Aernnovako langile guztiek bat egin dute zortzi orduko lanuztearekin

Erredakzioa 2020ko aza. 30a, 12:56

Aernnovako langileak Eusko Legebiltzarraren aurrean, astelehen honetan. / ELA SINDIKATUA

Larunbateko manifestazio jendetsuaren ostean, astelehen honetan, zortzi orduko lanuztearekin bat egin dute Aernnovako ekoizpen lineako langile guztiek. Langileen ordezkariak Eusko Legebiltzarrera joan dira, enpresaren egoera azaltzeko.

Zuzendaritzak Berantevillako 101 langileren kaleratzea —plantillaren %22— iragarri eta Miñaoko ingeniaritza sailean lehenengo despidoak gauzatu ostean, kaleratzeen aurkako mobilizazio ziklo bat ireki dute Aernnovako langileek. Larunbat honetan, ehunka pertsona bildu zituen manifestazioak zeharkatu zituen Gasteizko kaleak.

Astelehen honetan, erabateko jarraipena lortu duen zortzi orduko lanuztea egin dute Berantevillako lantegian. Ostegunean, abenduaren 3an, zortzi orduko greba egingo dute berriro. Joan den ostegunean, azaroaren 26an, lau orduko beste lanuzte bat antolatu zuen langileen batzordeak, erabateko jarraipenarekin.

Enpresaren egoera "koiunturala" dela uste dute, eta mobilizazioen bitartez erakundeen inplikazioa lortzea espero dute, enplegua ez suntsitzeko. Zuzendaritzak, ordea, jardueraren %37ko jaitsiera eta 42 milioi eurotik gorako galerak argudiatu ditu.

Enpresa batzordea bilerak egiten ari da zuzendaritzarekin eta erakundeekin; astelehen honetan ere, Eusko Legebiltzarrera joan dira langileen ordezkariak, enpresaren egoera azaltzeko:

Erlazionatuak

"Aernnovaren etorkizuna ez dago inondik inora kolokan"

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2020 aza 26 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago