Galako Nazioarteko Lehiaketan hiru sari eraman ditu Kuartango Sagardotegiak

Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 09:34

Benito Peciña, jasotako hiru sarien ziurtagiriekin. KUARTANGOSAGARDOTEGIA

Urrezko saria lortu du Benito Peciñaren su-sagardoak, eta bi brontze Callabocas eta Sagartxo sagardoekin. 

Espainiako estatuan sagardoaren inguruan egiten den topaketarik zaharrena eta garrantzitsuena da Asturiasko Galako Sagardoen Nazioarteko Azoka. Aurten, gainera hamargarren edizioa ospatu da, eta lehiaketara mundu osoko 72 ekoizle aurkeztu dira, 205 sagardo ezberdinekin. Arabako Kuartango sagardotegiak hiru sari eraman ditu lehiaketan: urrezko domina lortu du su-sagardoen kategorian eta bi brontze zaporezko sagardoen kategorian, Callabocas eta Sagartxo izeneko sagardoekin.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago