Bueltan da Gaubeako Ekoizleen Azoka

Erredakzioa 2020ko eka. 5a, 12:00

Gaubeako azoka. PHOT.OK

Igandean, ekainaren 7an, Uribarri Gaubeako frontoian izango dira berriz tokiko ekoizleak.

Beharrezko neurriak hartuta, goizetik paratuko dituzte erakusmahaiak, besteak beste, Valpuestako ogia, Villambrosako eztia eta Sendadianoko gaztari lekua uzteko. Telefono bat ere jarri dute (945-35 30 40) beharrezko enkarguak egiteko. Konfinamenduagatik, azken asteetan ezin dute azoka ospatu, eta haraneko ekoizleek modua bilatu behar izan dute bezeroei bere produktuak helarazteko; telefono bidez, azokan parte hartzen duten ekoizleen produktuen etxez etxeko banaketa egin dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago