Ribabellosako gurasoen eskaera aintzat hartu du Hezkuntza sailak

Erredakzioa 2019ko urr. 7a, 15:19
Ribabellosako gurasoek protestak egin dituzte azken asteetan. ALEA

Bi autobus-linea eta taxi bat jarri ditu gazteak Langraiz Okako institutura eramateko.

Ribabellosatik Langraiz Okara joaten den autobus-linearen birmoldaketa atzera bota du Hezkuntza sailak. Asteazkenetik aurrera, taxi batek eramango ditu Estavilloko eta Añastroko ikasleak institutura, eta modu horretan, Ribabellosako autobusa, ohi bezala, 8:15ean aterako da, eta zuzenean joango da Langraiz Okara. Halaber, plangintza berriaren arabera, Melledestik ateratzen den autobus-linea 7:55ean abiatuko da, eta Manzanosko eta Antezanako ikasleak jasoko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Ribabellosako gurasoen eta Añanako Kuadrillaren kexak aintzat hartu ditu ikasturte hasieran ezarri zuen birmoldaketa atzera botatzeko.

Erlazionatuak

Institutua, gero eta urrunago

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019 urr 02 Añana   Erriberabeitia

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide