Gatz Harana utziko du Andoni Erkiagak

Erredakzioa 2019ko irailaren 17a

Andoni Erkiagak fundazioaren zuzendaritza utziko du. ALEA

Lau urteko lanaren ostean, Hazi fundaziora itzuliko da Gatz Haraneko orain arteko zuzendaria.

Andoni Erkiagak Gatz Haraneko zuzendaritza utziko du, eta bere jatorrizko lanpostura itzuliko da, Hazi fundazioan. 2015. urtean izendatu zuen Arabako Diputazioak Erkiaga Gesaltza Añanako gatzagen arduraduna, Roberto Lopez de Egiluzen ordez. Xabier Agirre ahaldun nagusiaren garaian Ingurumen diputatua izan zen Erkiaga, eta kargu horretatik igaro zen Gatz Harana fundazioa kudeatzera.

Azken lau urteetan gatzaren produkzioaren bikaintasunaren alde lan egiteaz gainera, paisaia bereziaren ezagutza zabaldu eta turismoa sustatzeko ekimenak jarri dituzte abian fundaziotik. Hala, 2017. urtean gatzagen balio kulturala eta naturala saritu zuen NBEko Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak. 

Argitzeke dago nork hartuko du orain erakundea zuzentzeko ardura.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago