Milaka lagun elkartu ditu Angostoko XXVIII. Azokak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute/PHOT.OK 2019ko ira. 1a, 17:07

Angostoko Santutegian elkartu dira Añanako ganaduzaleak, nekazariak eta artisauak.

Araba osoko milaka lagun hurbildu dira gaur goizean Gaubeako Villanañe herrian dagoen Angostoko santutegiaren inguruetara. Izan ere, duela 28 urte berreskuratu zuten herritarrek tokiko nekazarien eta ganaduzaleen azoka tradizionala, eta ordutik urtero iraileko lehen igandean jende andana biltzen da Añanako produktuak ezagutzeko eta dastatzeko. Gesaltzako Txarangaren musikarekin eta txalapartarekin alaitu dute goiz goibela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago