Atzo, astelehena, ekin zioten abenturari 11 eta 13 urte arteko gazteek. Goizean iritsi ziren Espejoko aterpetxera, eta bazkaldu eta ortu tailerra egin ostean, bainu freskagarria hartu zuten errekatxoan.
Uztailaren 31ra arte, hamaika ekintza egingo dituzte; tartean, Valderejoko parkera eta Baronatarren dorrera joango dira.