Perretxikoen eta terreña behiaren azokaren XVII. edizioa ospatuko da igandean Kuartangon

Erredakzioa 2019ko mai. 10a, 09:42

Perretxikoak izango dira protagonistak igandean Kuartangon. PHOT.OK

Zuhatzu Kuartangon egingo den jaiaren pregoia Araski AES elkarteak emango du.

Perretxikoen eta terreña arrazako behiaren azoka tradizionala igande honetan ospatuko da Zuhatzu Kuartangon. Hamazazpigarren urtez jarraian jai egun honetan eskualdeko zein kanpoko ekoizle ugari elkartuko dira Kuartangoko antzinako bainuetxearen inguruan. Guztira, artisau-produktu eta era askotariko produktu tipikoz beteriko 60 postu egongo dira, besteak beste: gazta, hestebeteak, barazkiak, eztia, trufak, ogia, patatak, olioa, Arabako Errioxako ardoa, txakolina… Alta, terreña arrazako behiaren okela eta perretxikoak izanen dira jaiaren protagonista nagusiak. 

Azoka 10:00etan hasi eta 15:00ak aldera bukatuko da. Aurreko edizioetan bezala, 5.000 pertsona baino gehiago espero dituzte antolatzaileek. Hala, 12:00etan pilotan etorkizun oparoa izan dezaketen inguruko gazteen pala partida hasiko da, eta 12:30ean Araski AES saskibaloiaren elkarteak pregoia emango du. Ondoren, 13:00etan, herri kirolen erakustaldia eta herrien arteko txapelketa egingo dira, eta 13:30etik aurrera Euskal Okela ziurtagiria duen terreña-behiaren pintxoa euro batean dastatzeko aukera izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago