Arabako IV. Boilur Beltzaren Nazioarteko Azoka ospatuko dute urtarrilaren 20an, igandean, Ribabellosan. Urtero bezala, boilur beltzaren inguruan eredu den herrialde bat gonbidatu dute azokara, bere esperientziaren berri emateko. Kasu honetan, Esloveniako ordezkariak izango dira 10:45ean egingo den hitzaldiaren protagonistak. Ondoren, 11:30ean, gizartetxean, boilur beltzarekin egingdako produktuen dastaketa egingo da; eta ordu erdi beranduago egingo dute boilurraren bilaketaren erakustaldia txakurrarekin.
Halaber, azoka eremuan izango dira boilur beltzaren stand ugari; horietan boilur beltza erosi edo produktuaren ezaugarriak eta kozinatzeko erak ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, 13:00ak aldera show-cooking bat egingo dute bertan.
Ribabellosako tabernak ere batu dira azokara eta boilur beltzarekin eginiko pintxoak prestatu dituzte iganderako.