Tokiko ekoizleak protagonista Angostoko Azoka jendetsuan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018ko irailaren 3a

Araba osoko eta batik bat Añana Kuadrillako nekazariak eta abeltzainak izan dira igandeko Angostoko Azokaren 27. edizioaren protagonista nagusiak.

Aspaldiko partez, inguruko ganaduzaleek arraza ezberdinetako behiak, zaldiak, ahuntzak, astoak eta ardiak eraman zituzten azokara. Milaka lagun hurbildu ziren santutegiko inguruetara; tokiko ekoizleen produktuak eta lanak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek, baita Boilur elkarteak Bergondako patatekin eta txorizoarekin prestatutako dastaketa gozatzeko ere. Txikientzat zaldiz ibilaldiak eta tailerrak izan ziren. Jaia giro onean amaitzeko, 50etik gora lagunentzako bertso-bazkaria prestatu zuten Euskaraldiaren harira Kuadrillako euskaltzaleek, eta kanta kantari amaitu zuten eguna. / Argazkiak: PHOT.OK

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago