Ohi den bezala tokiko eta kanpoko ekoizleen produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Gaubearrak eta bisitariak elkartu ditu jaiak, eta eguerdira arte santutegiaren inguruak, zelaiak, txosnak eta taberna jendez gainezka egon dira.