Hispania Nostra elkarteak Zabalateko gaztelua saritu du, ondarea eraberritzeko egiten duen lanagatik. Zanbranan kokatzen den gaztelua berreskuratzeko proiektua bizilagunek jarri zuten martxan eta ondoren, maiatzaren hasieran, Zabalateko Gazteluaren kalteak aztertzeko eta neurriak hartzeko lantalde instituzionala osatu zuten Zanbranako Udalak, Arabako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak.