Zabalateko gaztelua babesteko akordioa

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016ko ots. 18a, 14:22

Zabalateko gaztelua eraberritzeko eta babesteko ados jarri dira aste honetan Zanbranako Udala eta Arabako Diputazioa. Erakundeek erabaki dute lantaldea osatzea gazteluaren inguruan egin behar diren eraberritze lanak zehazteko. 

Izan ere, iragan astean Aitor Abecia Zanbranako alkateak salatu zuen gaztelua erortzeko arriskuan zegoela eta 900 sinadura jaso zituen Zanbranako Udalak change.org plataformaren bitartez gaztelu zaharra salbatzeko. Bide batez Diputazioaren "utzikeria" salatu zuen alkateak gai honen inguruan eta Arabako armarrian dagoen gaztelua dela gogoratzen zuen. Diputazioaren aldetik berehalako erantzuna etorri zen, eta bilerara deitu zuten Zanbranako Udala gaia aztertzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago