Erabateko jarraipena Tubos Reunidoseko hirugarren greba egunean

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko otsailaren 17a

Langileen oihu eta protesta artean sartu da Tubos Reunidoseko zuzendaritza goizeko bilerara.

Amurrioko Tubos Reunidoseko langileek 24 orduko geldialdia egin dute astearte honetan, 301 lagunen kaleratzea ekarriko duen LEEaren aurka egiteko. Goizeko lehen ordutik zeuden langileak Amurrioko fabrikaren atarian bilduta, eta oihu eta protesta artean jaso dituzte enpresako zuzendaritzako kideak kotxez sartu direnean. Ertzaintzak gertutik zaindu du protesta, baina ez du esku hartu.

Enpresa batzordeko kideek ez dute gaurko bileran ezer adostea espero. Enpresak aurreko astean aurkeztu zien dokumentazioa aztertu behar dutela esan dute, eta hurrengo egunei begira, gogorarazi dute lau orduko lanuzteak egingo dituztela egunero, eta 24 orduko grebak zuzendaritzarekin biltzen diren egun guztietan. Datorren asteko astelehenean izango da hurrengoa. 

Bitartean, ostiral honetan eskualdeko mobilizazioa egingo dute Amurrion, Maderas de Llodioko langileekin batera.

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago