Aiarako Kuadrilla 'Aiaraldea' izango da

Erredakzioa 2025ko mar. 26a, 10:05

Bost udalerrik osatzen dute kuadrilla. Irudian, Artziniega. Argazkia: AIARALDEKO KUADRILLA

Euskaraz zein gazteleraz termino berdina erabiliko dute, behin erabakia gauzatzen dela. Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, 30 eguneko epea dago erreklamazioetarako.

Orain arte ofizialki Aiarako Kuadrilla zena Aiaraldeko Kuadrilla izango da aurki, azken orduko eragozpenik egon ezean. Hala, termino berdina erabiliko dute, euskaraz zein gazteleraz. Euskararen kasuan, Aiaraldeko Kuadrilla izatera pasako da. Gazteleraren kasuan, aldaketa are nabarmenagoa izango da, Cuadrilla de Ayala izatetik, Cuadrilla de Aiaraldea izatera igaroko baita, euskarazko terminoa mantenduta.

Joan den martxoaren 7an egindako bilkuran erabaki zuen Aiarako Kuadrillako Batzarrak eskualdea kudeatzen duen erakundeari izena aldatzea, eta gaurtik aurrera hogeita hamar egun baliodunetako epea egongo da interesdunek egoki jotzen dituzten erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkeztu ahal izateko, Arabako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu baitu kuadrillaren erabakia.

Arabako Errioaren kasuan ere, aldaketa bidean da, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla izendapenetik herri harresidunaren izena kentzeko prozesu administratiboa abian delako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago