Aurrekontua adostu dute EH Bilduk eta Omniak Laudion

Erredakzioa 2025eko otsailaren 27a

Aurrekontu akordioa sinatu dute EH Bilduk eta Omniak Laudion. Argazkia: EH Bildu / Omnia

Hurrengo egunetan jakinaraziko dituzte bi taldeek aurrekontuaren inguruko zehaztasunak.

Hiru hilabeteko elkarrizketen ostean, aurrekontuetarako akordioa lortu dute Laudion EH Bilduk eta Omniak. Hala jakinarazi dute bi alderdiek ohar batean, aurrekontuaren zehaztasunak eman ez badituzte ere; hurrengo egunetan emango dute adostutakoaren berri.

Legegintzaldia udaleko gobernu talde modura hasi zuten bi alderdiek; Omniaren babesa izan zuen EH Bilduko Ainize Gastakak alkate izateko, eta elkarrekin osatu zuten gobernua, 2024ko ekainean talde independenteak gobernua uztea erabaki zuen arte. Politika "eredu desberdinak" zirela argudiatuta alde batera geratzea erabaki zuen Omniak, baina elkarlanean aritzeko asmoa agertu zuen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago