Munduko jaiotzen hutsunea Artziniegan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2024ko abe. 20a, 10:00

Artziniegako jaiotza Artziniegan. Argazkia: PHOT.OK

Artziniegako Santxotena Museoaren munduko jaiotzen erakusketa Galiziara eraman du Teresa Lafraguak. "Inor ez da profeta bere herrian", esan du.

Hogeita bost urteko ibilbidea eta gero, Artziniegako Santxotena museoan Teresa Lafraguak urtero antolatu duen munduko jaiotzen erakusketa bertan behera utzi dute.

Museoko komisarioak azaroan adierazi zuenez, hiru urteko babesletza kontratua izan du Artziniegako Udalarekin, 2021, 2022 eta 2023 urteei dagozkienak, baina udal idazkari kontu-hartzaileak ez ditu ordaindu nahi izan, nahiz eta Arartekoak arrazoia eman eta alkatetzak faktura horiek ordaintzeko agindua eman. Gainera, Encina Castresana EAJren zinegotziaren aldetik jasan zuen "gezur, jazarpen eta eraispen kanpaina" deitoratu zuen Lafraguak.

"Inor ez da profeta bere herrian", esan dio Lafraguak ALEAri. Izan ere, arten, Galiziako Carballo herriko Bergantiños museoan jarri dute hiru milatik gora pieza duen Santxotena Museoko munduko jaiotzen erakusketa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago