2024/03/06 16:00 - 17:30

FAMILIA JARDUERA

Eskalada tailerra

Eskalada tailerra
Latiorroko rokodromoa, Aiaraldea Laudio

Dakizunez, eskalada-gune bat dugu Laudion: Latiorroko rokodromoa. Eta hori baliatu nahi da, bertan, familia giroan eta euskaraz, eskalada tailertxo bat antolatzeko.

Datorren asteazken honetan izango da, martxoak 6, 16:00etatik aurrera. Parte-hartzaileak 6 urtetik gorakoak izan beharko dira eta izena eman beharko dute aldez aurretik, lekuak mugatuak direlako. Doakoa. Ekimena, Udalak euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko duen Berbalagun programaren barruan dago eta, zehatzago, haren barruan dagoen familiei zuzendutako “Gurasolagun” atalean. Argibide gehiagorako eta izena emateko deitu 607673744 telefonora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide