Birziklatze tasa apala Aiaraldean

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Mini puntu garbiak, Amurrion. Argazkia: AIARALDEA

Hondakinen sorreran bi urtez gora egin ondoren, 2022an joera hori hautsi da Aiaraldean, eta zabor mota ia guztien sorreran beherakada orokorra gertatu da.

Urtean 400 kilo zabor baino gutxiago sortu da biztanleko. Oro har, Aiarako Kuadrillak 13.473 tona zabor sortu ditu, 2021ean baino 2,8 puntu gutxiago. Laudion sortu dute zabor gehien (6.904 tona), eta ondoren Amurrion (4.095 tona),  Aiaran (1.251 tona), Artziniegan (732 tona), eta Okondon (489).

Zabor horren %31 soilik jaso da birziklatzeko, eta gainerako %61 nahasita joan da. Birziklatzeko hondakinen bilakaera Arabako gainerako udalerrien antzekoa izan da. Paperaren, ontzi arinen eta beiraren kasuan, lurraldearen zenbatekoen zertxobait azpitik dago eskualdea, baina kopuru handiagoak ditu  biohondakinetan eta ehunen berrerabileran. Biohondakinen hazkundea inausketaren hondarren kontabilitatea hobetzeari esker eman da, eta kontuan hartu behar da, halaber, Aiaraldeko ezaugarria dela egurraren presentzia handia dagoela gaikako bilketan, garbiguneen erabilera handiari esker.

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago