Aiara inguruko sugeen argazkien atzetik dabil Muskerrak ingurumen taldea, animalia hauen ekologiari eta kontserbazio egoerari buruzko datuak eskuratzeko. Gogora ekarri dute narrasti hauek berez ez direla arriskutsuak, eta ez dietela gizakiei erasotzen molestatzen ez bazaie. Hala gertatzekotan, sugegorriaren pozoia baino ezin daiteke izan arazo, koska jaso duen pertsona alergikoa izanez gero. Iberiar penintsulan halako 130 kasu jazotzen dira urtean, eta soilik %1 dira hilgarriak. Arrazoi beragatik erleen eztenkadek, berriz, urtean 5-20 heriotza eragiten dituztela gogora ekarri dute. Sugeen ospe txar hori, beraz, soberan dago. Argazkia: Ander Izagirre.